Iruñeko erdigunean kokatu den ziega batekin espetxe politikaren aldaketa eta presoen eskubideak errespetatzea exijitzen ari da

Orain Presoak dinamikaren baitan abenduak 28 eta 29a bitarte espetxeko zelda irudikatzen duen gela garden bat ezarri da Sarasate pasealekuan. Ekimen honen bitartez, "egungo espetxe politikak eragiten duen sufrimenduarekin amaitu eta euskal preso eta senideen giza eskubideak errespetatzea elkarbizitzarako beharrezkoa" dela adierazi nahi dute. Nafarroako eskuinak ekimen honen aurka elkartu da.

2018-ko abenduak 28

“Aurrera urratsak eman eta sufrimendurik gabeko etorkizun bat eraikitzeko,
ezberdinen arteko batasunaren beharra ere nabarmendu” nahi dute, bi egunetan zehar hainbat eragiletako
ordezkariak eta alor ezberdinetako norbanakoak zelda barrutik euren ekarpena eginez.

Gaur, goizeko 11:30etan ekitaldi batekin eman zaio hasiera ekimen honi “espetxe politikaren aldaketa, bakerako eta elkarbizitzarako ezinbesteko zubi” dela gogoraraziz.

Arraizak, egoera hau aldatzea eta elkarbizitzari ateak zabaltzea “guztion ardura” dela eta “ezberdinen
arteko batasuna horretarako tresna” dela adierazi du. Horrez gain, “sufrimendua sortzeari utzi beharra
dagoela” azpimarratu du, “iragana ahanzturan utzi gabe, biktima guztien errekonozimendua eta
erreparazioa lehentasunezko eginbehar gisa” kokatuz.

Azkenik, urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan egingo den “manifestazio anitz eta zabalean” parte
hartzeko deia luzatu du hizlariak, “bakearekin guztiok irabazle garela” aldarrikatuz.

Gehiago