Iruñean haur eskola euskaldunen aldeko borrokarekin jarraituko dutela adierazi dute guraso eta hezitzaileek

Iruñeko Udalak iragarritako haur eskola euskaldunen plaza kopuruen murrizketen aurka elkartu dira gaur haurren gurasoak eta haur eskolen hezitzaileak. Iruñean dauden 16 haur eskoletatik soilik batek eskaintzen du euskarazko murgiltze eredua.