Iruña Taldeak, 50 urte euskal kultura eta euskararen alde lanean

Joan den ekainaren 11n, ekitaldi xume eta zirraragarri batean, Iruña Taldeak 50 urteak ospatu zituen Amaiurren. Kantatzeaz eta dantzatzeaz gainera, manifestu bat irakurri zuten hitzemanez euskal kulturaren eta hizkuntzaren alde lanean jarraituko dutela. Jarauta 69 txaranga, Arturo Campion euskaltegia eta Amaiurko Gaztelu elkartearen laguntzarekin egun zoragarria pasa zuten, eta hala jaso zuten Aitor eta Ander Lanas anaiek egindako bideo honetan.