Iraultza Txikien Asanbladaren III. edizioa Izarran ospatuko da

Aurtengoan Iraultza Txikien III. Akanpada Izarran ospatuko da, uztailaren 19tik 23ra.

2023-ko ekainak 19

Landa eremuari eta herriko txikitasunari garrantzia emateko asmoarekin, Arabako Izarra herrian topaketa egiteko erabakia hartu dute. “Euskal Herrian ditugun herri mugimenduen eta borroken arteko saretze bat egitea da helburua, eta baita gure artean ezagutzera eman eta elkarri indarra ematea ere”, azaldu dute antolatzaileek.

Hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, jolasak, bazkalosteko tarte goxoak, auzolanak… eta beste hainbat izango dira akanpada honetako ekitaldi eta jarduera batzuk, eta feminismo, ekologismo, elikadura burujabetza eta antikapitalismoarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dituzte.

Akanpada Izarrako Ostuño parkean izango da, uztailaren 19tik 23ra.

Gehiago