Irailaren 29an, Mendebaldea eta Ermitagainako Eguna ospatuko da lehenengo aldiz

Irailaren 29an Ermitagaña eta Mendebaldeako eguna ospatuko dute lehen aldiz, auzoetako jaiak berreskuratze bidean, ez baitira duela 17 urtetatik ospatzen. Ermitaldea Kultur Auzo Elkarteak egitaraua aurkeztu du, eta baita bi auzoetako armarriak ere.

2018-ko irailak 12

“Plaza hutsak, gure auzoetan bizi ezin eta alde egin behar dugun gazteak, interes indibidualistetan oinarritutako harremanak… Ez dira horiek nahi ditugun Ermitagaña eta Mendebaldea. Guk, auzo bizi eta parte-hartzaileak nahi ditugu, auzokideon interes kolektiboei erantzuten diotenak. Eta horrela nahi ditugu ere jaiak eta, kasu honetan, Auzoen Eguna”. Horiek dira, Ermitaldea Kultur Auzo Elkarteak hitzetan, datorren irailaren 29ko ospakizun eguna antolatzeko arrazoiak eta helburuak, eta baita ere Ermitagaina eta Mendebaldeko auzokideak martxan jartzeko motiboak.

Irailaren 29koa izaera herrikoia izanen duen jaia izanen da, auzokideek auzolanean antolatuta. Bertan, ez dute eraso sexistarik onartuko eta euskaraz bizi nahi duenak hala egin dezan saiatuko dira. Egun hau antolatzeko auzoko elkarte, Gora Iruñea, komertzio eta norbanakoen laguntza jaso du Ermitaldea Kultur Auzo Elkarteak.


EGITARAUA

10:00 Pintxo-pote musikatua

10:30 Txupinazoa eta agurra

10:40 Buztintxuriko erraldoiak eta gaiteroak

12:00 Kolektiboen mahaiak

12:30 Txikientzako joku eta tailerrak (aurpegi margotuak, ponpak, txalaparta, muralismo…), mus final-aurreko eta finala…

Mus txapelketaren aurreko faseak Ermitagaña eta Mendebaldeako egunaren aste bereko asteazken, ostegun eta ostiralean izanen dira.

13:00 Ortzadar Fanfarrea

14:30 Bazkari herrikoia

Tiketek 10€ko kostua izanen dute (12 urtetik behera 8€) eta irailaren 24rarte erosi ahalko dira Kendal (Ermitagaña) eta Chill Out (Mendebaldea) tabernetan.

16:30 Sari zozketa

18:00 3Indarrok Elektrotxaranga

21:00 Djungle

*Egitarau guztia Jose Maria Iribarren hezigunearen jolastokian hasi edo burutuko da.

Gehiago