Indarkeria polizialaren biktima batzuen inguruko txostena aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak eta NUPek

Atzo Iruñeko Baluarte Jauregian, polizia bortizkeriaren biktimen erreparaziorako lan saioa burutu zen eta Nafarroako Gobernuak Unibertsitate Publikoarekin batera burututako txostena aurkeztu zen. Txosten honetan lau biktimen auziak lantzen dira: German Rodriguez, Mikel Zabalza, Gladys Del Estal eta Jose Luis Cano.