Indarkeria bikarioa Euskal Herrian salatu dute

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egin da Bizkaian duela gutxi gertatu den indarkeria bikarioa salatzeko. Izan ere, gizon batek alaba hil, bikotekideari eraso eta bere buruaz bete egin zuen. Plataformak salatu du ez dela tragedia puntual bat, baizik eta indarkeria gizarte patriarkalaren egiturazko zati bat dela.