Indar Gorriren kontrako operazio poliziala salatu dute Iruñean manifestazio jendetsu batekin

Ehundaka lagun elkartu dira gaur Iruñean Indar Gorriren aurkako azken operazio poliziala salatzeko. Nabarreriatik abiatu eta Iruñeko Alde Zaharreko kaleen barna ibili dira manifestariak. Osotara, 61 lagun atxilotu zituen Poliziak, eta epailearen aurretik pasa ondoren aske geratu ziren, haien aurkako neurri probisionalik hartu gabe.