Iñaki Beaumont euskal preso politikoa aske geratuko da bihar, eta Alde Zaharrean Elkartasun eguna ospatuko da
Euskal presoen eskubideen aldeko Iruñeko Alde Zaharrera ekimenak Elkartasun Eguna ospatuko du bihar. Auzoko 5 preso sakabanatuak eta bizi baldintza oso gogorretan aurkitzen direla salatuko dute. Horietako bat, Iñaki Beaumont, 18 urte ondoren etxera bueltatuko da.
2019-ko maiatzak 17
Bihar Elkartasun eguna ospatu da Alde
Zaharrean. Egun horretan bertan Iñaki Beaumont
euskal preso politikoa askatuko dute 18 urte eta gero, zigorra osorik beteta.
Hala ere, oraindik beste lau auzokide dituzte etxetik urrun.
Josexto Arizkuren Murtzian aurkitzen da, 750 kilometrotara eta bihotzeko
gaitzarekin. Alberto Ilundain, Lannemezango espetxean dago gaur egun, 18 urte
daramatza kartzelan eta datorren maiatzaren 27an espaniaratu nahi dute,
Frantziako zigorrak bukatuta, berriz epaitzeko eta espetxe urteak
luzatzeko. Fermin Martinez, Mont de Marsango espetxera eraman zuten aurten.
Frantziako estatuan Euskal Herritik hurbilen dagoen espetxean badago
ere, eguneroko bizi baldintzak nabarmen okertu zaizkio. Iosu Narvaezek 5 urte daramatza Estremerako espetxean Mexikon atxilotu
zutenetik. Gaur egun, isolamendu egoeran dago.
Egoera hau salatzeko eta irtenbide baten aldeko indarrak batzeko
antolatu dute Elkartasun eguna. Egunarekin hasteko
eguerdiko 12:00etan hamaiketakoa eginen dute San Frantzisko plazan.
12:30ean “Auzoan nahi ditugu” kalejira San Frantziskotik abiatuko da.
14:30ean bazkari herrikoia Santa Ana plazan. Euria eginez gero,
bazkaria Iruñeko Alegria peñan izango da. Bazkarirako txartelak
Karmen kaleko Herriko Tabernan salgai dira, 12 eurotan, menu haragijale eta
barazkijalea daude aukeran.