Iñaki Abaden zigorra 13 urtetik 10 urtera jaitsi dute, akatsa zegoelako epaian

Hainbat akats daude Altsasuko auzian eta autoa karrikaratu orain du auzitegiak, horiek zuzenduz.

2018-ko ekainak 20

Altsasuko auziarengatik 13 urtera kondenatutako Iñaki Abadi hiru urtean gutxitu dio auzitegiak zigorra, akatsa egin zuelako sententzian, izan ere, hiru kondena ezarri zizkioten “lesioengatik” eta bi urteko zigorra bakoitzarengatik, baina, batuketa gaizki egin zuten. Hala, behar baino hiru urte gehiagoko kondena zeukan, orain zuzendu dutena. Guztira, beraz, sei urteko zigorra da, “lesionegatik”, eta laukoa, “atentatua” egotzita.

Defentsak eskatu zuen auzitegiak akatsak zuzendu zitzan, Abadena ez baita bakarra; gainerakoek, ordea, ez dute eraginik zigorretan. Zuzenketen autoa orain karrikaratu du auzitegiak.

Gehiago