Ikasle mugimenduak azaroaren 28an Nafarroan hezkuntza sistema propio baten alde kalera ateratzeko deia egin du

Azaroaren 28an kalera aterako dira ikasleak "Indarra izan eta eman gure hezkuntzari" lelopean. Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitateetan ikasle greba eta mobilizazioak izanen dira, baita Nafarroan ere. Iruñeko hitzordua, eguerdiko 12.30etan Hezkuntza Departamenduaren aurrean izanen da.