Ikasle Abertzaleak-ek unibertsitate “kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala” aldarrikatu du

Manifestazioa Iruñeko Foruen plazatik abiatu da, "hezkuntzaren gaineko langile kontrola" lelopean, NUPeko kanpuseraino. 1500 lagun baino gehiago hurbildu dira gaur, apirilean martxan jarri zuten "ondorioak ez ditzala langile klasea ordaindu" kanpaina bultzatzeko. Kurtso berriari begira hainbat aldarrikapen mahai gainean jartzeko beharra ikusi dutela adierazi dute IAk eta UBIk: "bertzeak bertze tasak merketzea, bekak hobetzea eta kontrol sozialeko neurriak aplikatzeari uztea".