IAk ikasleen greba deitu du martxoaren 13rako, gorakada erreakzionarioaren aurka eta ikasleen eta langileen interesen defentsan

Ikasle Abertzaleak sindikatuak uste du beharrezkoa dela ikasleak aktibatzea eta gorroto diskurtso matxista eta arrazisten hedapenaren aurka kontzientziatzea eta ikasle langileen egoerak okerrera egin duela salatzea. Horregatik, martxoaren 13an ikasleen greba egiteko deia egin dute.