Ikasle Abertzaleak-ek errepresioa salatu du Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Ehundaka ikasle bildu dira LOMCEren aurkako mobilizazioetan izandako errepresioa salatzeko. Osotara, 250 ikasle identifikatu zituen poliziak, 40 isun jaso dira eta 24 gazte atxilotu zituzten pasa den kurtsoan. Desobedientzia zibilarekin erantzungo diote errepresio guzti honi iragarri dute.