Igandean migranteen eskubideen aldeko manifestazioa izanen da Iruñean

Papeles y Derechos Denontzat, Iruñea Harrera Hiria, Oxfam Intermon, PIM/MIG, Lantxotegi, Zaporeak, Karabana Mugak Zabalduz, EH11Kolore, Amnistía Internacional, LAB, SEI, Zaska, Médicos del Mundo eta SOS Arrazakeria taldeek deitu dute mobilizazioa Munduko Pertsona Migratzaileen Eguna ospatzeko eta pertsona hauen eskubideak aldarrikatzeko. Eguerdiko 12etan abiatuko da Iruñeko Vergel pasealekutik.

2020-ko abenduak 18

Abenduak 18 Munduko Pertsona Migratzaileen Eguna ospatzen dugu. Eta migrazioak errealitate bat, behar bat bezala ulertuz ospatzen dugu. Mugikortasun libre eta non eta nola bizi aukeratzeko eskubide legitimoa bezala defendatzen ditugu. Migrazioa, harresirik altuenek ezta lege arrazistek ere geldituko ez dituen errealitate etengabe bat da. Honi esker, milaka urtez, biziraun eta kultural zein ekonomikoki eraiki ahal izan gara.

Harreriak apurtu! XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasieratik, hiri nagusietan Erdi Aroko harresien erortzea exijituz, Espainiar Estatuan barrena zabaldu eta mugimendu zibil eta politikoa elkartzea lortu zuen kontsigna izan zen.

Harresi zahar horiek jada ez zituzten, sortu izan zireneko funtzio defentsiboak betetzen, hiriak mugatu, beharrezkoa eta modernoa zen zabalkuntza urbanistikoa eragotzi eta hiriak bitan banatzen zituzten: harresi-barnealdea, belaunaldiz-belaunaldi finkatutako herrialdea eta harresi-kanpoaldea, finkatzen joan ziren belaunaldi berrietako jendeak.

1915ean, azkenean! Iruñeak, haren harresien eraisteko baimena eskuratu zuen. Hiria kalera atera zen indarrez ospatzera. Harresiak suntsitu zituen dinamita burrunba handi batek, zuziri eta alaitasun herrikoiaz betetako festari bide eman zion. Iruñea, modernitate, inklusibitate eta etorkizun berri hobeago batera irekitzen zen.

Gaur, mende bat geroago, gizartea banatzen dituen harresi eta hormei aurre egin behar ditugu berriz ere.
Migratzea ez da inoiz hain arriskutsua izan, ezta hain kriminalizatua egon ere. Historiako muga gehien eta mugikortasun kontrolik handieneko Aroan bizi gara, muga-eremu hauek, etengabe birdefinitzen dira, kanporatuz eta haien kontrola eskubideen urraketan oinarrituz.

Gaur egun, Harresi fisikoak existitzen dira: muga hiltzaileak, CIES-en eta kartzelako harresiak, gure hirietako auzo banatuen harresi ikusezinak, desberdintasun ekonomiko eta eskubide desberdintasunen harresiak…

Harresi legalak ere badira, Migrazio Politika eta atzerritar legeen bitartez forma hartzen duen Arrazakeri instituzionalean adieraziak.

Modu berean, Harresi mentalak daude, arrazakeria ez da iraganeko kontua, egiturazko zerbait baizik. Gizartean maila hierarkikoak sortu eta funtzionamenduan jartzen duen desberdintasun sistema da: hemengo eta kanpokoen artean, gureak eta besteak direnak, jende zuria eta arrazazkoen artean bereizten gaituzten sistema.

Urteak daramatzagu eszenatoki ankerrekin: Grezia, errefuxiatuen-esparru erraldoi bat bilakatu da, Balkanetako zenbait herrialde, hala nola, Hungaria edo Serbia tortura basoak dira, Mediterraneoa mila hildako hobi komuna da, Libia eta Saharako basamortuak bezalaxe. Badira herrialdeak, europar kanporatze-muga bilakatu direnak benetako kontzentrazio zentroak izanda. Modu honetan, Europak lotsagarriak diren akordioak negozia ditzake eta haren lurraldera iristea ekidin, dramaz eta arduradun eta konplize denaren giza eskubideen ukazioaz aldenduz.

Aurten, migranteen eguna ospatzen dugu Kanariar Uharteetara begira, Afrikako kontinentearen barne diren uharte batzuetara. baino debekatu egiten diona bere jendeari sartzea, nahiz eta milioika turista hartzen dituzten uharteak izan. Joko-arauak ikusgarri egiten dizkigute; XXI. Mendean migratzeko eskubidea, zenbat diru duzunaren araberakoa da.

Iraingarria eta onartezina da XXI. mendeko migranteen tragedia. Baina “Harresiak apurtu” mobilizazioaren mende bat eta gero, mundu mailan, mugimendu berri, intsumiso eta desobedientea altxatzen da, eskubide eta aukera desberdinei beti ezarritako zigorren aurka, jaioterriaren edo larruazal-kolorearen araberakoa. Mundu aberastuaren eta gabetuaren arteko bereizketa planetarioaren aurka altxatzen den mugimendua. Mugimendu emantzipatzailea, berriz ere “Harresien aurka” iraultzen dena, eraitsiz, salto eginez!!! Migrazioaren borrokak harresiak botatzen ditu eta etorkizun hobea, bidezkoa den mundua eta gizarte elkartasunera irekitzen gaitu berriro. Gaur, mugimendu askatasunaren borroka guztion afera da! Guztiok migrante-mugimenduarekin bat! Harresiak apurtu!

Gehiago