Igande honetan eskubide zibil eta politikoak aldarrikatuko dira Antsoaingo kaleetan
Eguerdiko 12.30etan abiatuko da manifestazio bat herrian dauden hainbat auziperatuei babesa emateko eta herri mugimenduko kideek pairatzen duten jazarpena salatzeko.
2015-ko urtarrilak 22
Eguerdiko 12,30etan Euskal Herria Plazatik abiatuko den manifestazioak “En defensa de los derechos civiles y políticos, atxiloketa, epaiketa, isunik ez!" leloa izanen du. Manifestazio honen helburua Antsoainen dauden auziperatuak babestea da, eta azken hilabeteetan ematen ari diren gertakariak salatzea da.
Antsoaingo Herri Harresiak gogoratu duenez, Ander Maeztu, Jon Garai eta Jaione Karrera Espainiako Auzitegi Nazionalak abiatu dituen auzi ezberdinetan auziperatuak daude. Maeztu abenduan bukatu zen Segiren aurkako epaiketan izan da, eta orain epaiaren zain dago. 6 urteko kartzela zigor eskaera du bere kontra. Garai Ezker Abertzalearen aurka urtarrilaren 29an hasiko berriz hasiko den epaiketan aurkitzen da, eta 10 urteko kartzela zigor eskaera egin dute bere aurka. Karrera abokatuen aurkako Mate operazioan atxilotu zuten pasa den urtarrilaren 12an.
Bestetik, preso eta iheslarien eskubideen alde ekimen batean parte hartzeagatik, 4 lagun inputatuak daude. Eta beste 15 lagunek isunak jaso dituzte aldarrikapen ezberdinak zituzten elkarretaratzeetan parte hartzeagatik. Osotara, 8.550 eurotako isunak dira.
Ekimen geihago datozen hilabeteetan
Igandeko manifestazioarekin ez da amaituko Antsoaingo Libre dinamika. Otsailaren 22an Ezkabara mendi martxa bat eginen dute eta martxoaren 15an Lip Dub bat grabatuko da.