HTXrock jaialdiak artiuko diren talde guztien zerrendaren berri eman du

"Amaiera berri bat" aldarrikatuko du HTX edizio berri honek, betiko erronkarekin: euskal preso eta iheslari guztiak etxerako bidean jartzea. Abenduaren 16an izanen da, Atarrabian.

2023-ko urriak 26

Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 24. edizioan guztira 17 musika talde arituko dira: Los  Chikos del Maiz, Huntza, Tropa do Carallo, Dupla, Los Zopilotes Txirriaos, Auxili, Liher, Skabidean, Stay Homas, Streetwise, Burutik,  Baizera! , Etxepe, Arkada Social, Ibil Bedi, Dj Reimy eta Dj Trapella.

Talde batzuen kasuan, tarte baterako azken kontzertua izango da Hatortxu Rock-ekoa. Liherrek, adibidez, “etenaldi luze bat” iragarri du, eta horren aurretik egingo duten birako azken kontzertuetako bat izango da Atarrabiakoa. Huntzaren kasuan, Bilboko Miribillako agur kontzertuaren aurretik azkeneko kontzertua izango da Hatortxukoa. Eta Skabideanek ere azken aldiz joko du, 2024ko amaieran atera asmo duten diskoa prestatzen jarri aurretik. Sarrerak salgai daude Hatortxu Rocken webgunean, 25 eurotan.

Gehiago