#HTX21 Elkartasun hitzordu ahaztezina, azken izan dadila!

Hatortxurock XXI. edizioa arrakastatsua izan da berriz ere. Milaka lagun bildu ziren Atarrabiako karpan euskal preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatzeko, eta euren senideei babesa eskeintzeko. Eraso sexistarik gabeko "Gune Segurua" ekimena martxan jarri zuten edizio honetan, eta lau eraso sexista salatu ziren. Hona hemen bildu ditugun irudi ezanguratsuenak.

2017-ko abenduak 17

Elkartasun giroz jantzi zen beste behin Hatortxuko karpa, eta arratsalde eta gau benetan berezia izan zen larunbatekoa. Milaka pertsona batu ziren lelo eta oihu batean atzetik. “Zuek gabe, Etenik Ez!”. Hala ere, puntu ilunik ere bada Hatortxu Rocken 21. edizio honetan, lau eraso sexista salatu ziren-eta.

“Mila esker berriz ere orru hau espetxeetako ziegetara edo deserriko txoko guztietara helarazteagatik, mila esker astebururo astebururo errepideetan bizitza jokatzen duten senide eta lagun horiei herri bat haiekin dutela gogoratzeagatik, mila esker etxerako bide trabatu horretan harri kozkor bat gehiago kentzeagatik, mila esker Hatortxu Rocken bitartez dispertsioaren aurkako borrokan gero eta gehiago garela azpimarratzeagatik, mila esker zu gu izateagatik”, dio HTX jaialdiko antolatzaileen oharrak.

Osotara, 650 boluntario ibili ziren lanean HTXn, eta haiei eskerrak eman dizkiete. “Jaialdi honen ardatz diren adin guztietako pertsona horiei. Zuek gabe ez legoke halako elkartasun jaialdi bat antolatzerik”, gogoratzen dute.

Gune Segurua eta eraso sexisten protokoloa

Hatortxu Rocken lau eraso sexista salatu ziren, antolatzaileen haserrerako. “Bat bakarra gehiegizkoa da”, esan dute. Eraso hauek direla-eta bi pertsona kanporatu zituzten. “Hatortxu Rock denontzako gune segurua izatea nahi dugu eta beraz, ez zarete ongietorriak”, adierazi dute.

Aurten, “Hatortxu Rock emakumeentzako gune segurua helburu” proiektua jarri dute martxan “oraindik ere jai esparruetan ere lan handia dugula egiteke”. Ekimen honek bere fruituak eman zituen, eraso hauen berri Gune Seguruaren puntura jo zutelako izan zutelako.

“Gizarte guztiaren ardura da emakumeek pairatzen dugun eraso sexistekin amaitzea. Ez dugu aitzakiarik”, azpimarratu dute antolatzaileek.

Gehiago