#HTX20 Presoen aldeko dinamikak biderkatzeko deiarekin amaitu da Hatortxurock

Hatortxu Rock musika jaialdi bat baino gehiago dela frogatu da berriz ere. Gaur eguerdian, jaialdiaren azken egunean, adin guztietako milaka pertsonek dispertsio eta urrunketaren kontrako orro erraldoia helarazi dute Beriain mendi magaletik ziega zuloetaraino.

2017-ko uztailak 31

Eguzki eta bero handi bati eutsiz, 13:00ak pasatxo gunea bete egin da. Aurretik ere bazen jendea, Porrotxen emanaldiak familia ugari gerturatu bait ditu. Ekitaldia espetxe barruan euskal preso politiko batek grabatutako “Nahiko da, denak etxera” abestiarekin hasi da. Honen ostean Txuma Flamarikek aurreskua jo du preso honek berak, Euskal Herriko mapa eta geziak simulatuz egindako kitarrarekin. Endika Alonsok hartu du hitza (atxikituta duzue) Hatortxu Rocken izenean. Duela 18 urte eta 20 edizio Hatortxu Rock jaio izanaren errudunetako bat eta oraindik antolakuntzan jarraitzen duena.

Etxerateko bi kidek eta Kukai dantza taldeko lagunek, beste dantzari batzuek lagunduta, dispertsioaren amaierarako guztion parte-hartzea ezinbestekoa dela irudikatu dute. Horretarako nazioarteko babesa ere ailegatu da Palestinatik.

Eta EPPK-k ere bere ondorioak aurkeztu ditu bertaratutakoen aurrean. Arrano batek ekarri du Beriain guneraino mezua.

Ekitaldiari amaiera emateko, Ken Zazpik “Askatasun oihua” abestia jo du eta Endika Alonsok berriz ere hartu du hitza “Nahikoa da, denak etxera!” aldarrikatzeko.

Gehiago