Hizkuntz eskubideak bermatzeko borondatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari ehunka lagunek Iruñean

Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa egin du gaur Iruñean, euskara meritu gisa aintzat hartua izan dadin lan publiko deialdietan. Bide batez, Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna ezinbestekotzat jotzen dute. "Justizia, berdintasuna eta kohesioa ardatz izango dituen gizartearen alde eta herritar guztiei hizkuntza-eskubideak bermatuko diren araugintza eraginkorraren alde" egin du Kontseiluak.