[Hezurren Memoria] Nafarroan ere badago Auschwitz-Birkenau gisako sarraski esparrua: San Cristobal gotorlekua
Auschwitz-Birkenaura joan gabe Nafarroak ere sarraski esparruak ezagutu ditu. 1934tik Ezkaba mendian dagoen San Cristobal gotorlekua preso politikoak gorde zituen 1945. urtera arte. Bertan, goseak, hezetasunak, hotzak, eritasunek eta tratu txarrek ehunka ezkerreko preso hil zuten. Gaur egun, oraindik ere, Espainiako Armadaren esku dagoen eraikinak altxor ezkutuak gordetzen ditu.
2019-ko apirilak 30
Hamaika Telebistak Hezurren Memoria erreportai sortaren lehenengo emanaldi honetan, Ezkabako Gotorlekura hurbilduko gaituzte, bertan frankismo garaian eta lehenago gertatu zena ezagutzeko.