[HEZURREN MEMORIA] 1936ko uztailaren hasieran iritsi zen Lodosara Anastasinitarren zirkua

Anastasinitarren zirkuarekin gertatu zena, 1936ko errepresioaren testuinguruan, misteriorik handienetako bat da. Izan ere, 50 pertsonan inguru mugitzen zuen zirku handia iritsi zen Lodosara Estatu kolpe faxista baino egun batzuk lehenago. Altxamenduak beraz, gatazkaren zurrunbiloan sartu zuen zirkua eta gaur egun, oraindik ere, ez da zehaztasunez ezagutzen zer gertatu zen zirkuko langile askorekin.