Hezkuntzan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute ehundaka ikasleek

Hego Euskal Herriko kaleak euskararen aldeko aldarriaren eszenatokia bilakatu dira ikasle euskaltzaleek gaur egindako mobilizazio eta greba egunean. Gazte Euskaltzaleen Sareak, Ikamak eta NUP Euskara Taldeak deituta manifestazioa izan da eguerdian Iruñeko karriketan.