Hezkuntzako zerrendetatik kanporatutako pertsonak berriz onartzeko eskatu dute
Irakasleei master bat exijitu die orain Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamenduak, eta irakasle talde bat erabaki honen aurka agertu da.
2017-ko ekainak 23
Masterra ez duten pertsonei eta Hezkuntza Departamentuko zerrendetatik kanporatu direnei ahotsa emateko agerraldia egin dute STEILAS eta ELA sindikatuak.
Kontseilariak, Giza Baliabidetako zuzendariarekin batera, emandako prentsaurrekoan esan zuen bakarrik ari zirela 11 pertsona lanean masterrarik gabe, baina sindikatuen hauen hitzetan 30 pertsona baino gehiagorekin kontaktuan egon dira, eta azkoz gehiago direla uste dute.
“Prentsaurreko hartan iradoki zen pertsona hauek urteak eman dituztela zerrendetan eta nahiko denbora eta aukerak eduki dituztela betekizuna egiaztatzeko, hortaz bere erankizuna soilik zela titulazioa ez izatea. Masterra abian jarri zen lehen aldiz 2009-10 ikasturtean eta unibertsitate publikoetan, 2000 € inguruko prezioekin, eskaintza mugatua, zurruna (bakarrik presentziala izan da). UNIR edo VIU bezalako unibertsitateentzat negozio aukera bikaina gertatu da, 6.000 € inguruko prezioekin eta zenbait espezialitate eskaintzen dutenak (errentagarrienak on line). Jende askorentzat ikasketa hauetan sartzea sekulako odisea bilakatu da”.
Sindikatu hauen ustetan, Hezkuntza Departamenduak “akats larria” egin du masterraren egiaztatzearen betebeharra berehalakoan eskatzen duen ebazpena kaleratzearekin. “Ez ditu neurtu honek irakaslegoaren zati haundi baten eskubideen urratzea suposatzen duela edota hezkuntza eskaintzan izan ditzakeen ondorioak, gehienbat Lanbide Heziketan. Beste lurralde batzuetan masterra egiaztatzeko zentzuzko epe bat eman da edota beste neurri batzuk hartu dira”, zehaztu dute.
“Gure lehen eskaera moratoria bat da, parlamentuko taldeek eskatu duten moduan. Hau lortu ezean, ebazpen berri bat publikatzea eskatuko genuke, pertsona guztiak zerrendan mantenduko dituena, “ez prest” moduan titulua lortu arte, eta egiaztatzen dutenean zerrendan zeuden tokian prest egotea. Salbuespenez, zerrendetan prest edo disponible dauden pertsonak amaitzen badira, titulua ez dutenak aintzat hartuko lirateke. Bestela hezkuntza eskaintza bermatzea ezinezkoa izango da”, esan dute.
Modu berean, ezinbestekotzat jotzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan Master honen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen gaitasun pedagogikoaren “eskaintza nahikoa, malgua, moduluzkoa eta online edo erdipresentzialak” izatea, pertsona guztiek ikasketa hauek egiteko aukera bermatzeko.