Hezkuntzako sindikatu guztiak bat eginez, kalitatezko eskola publiko baten aldeko manifestazioa Iruñean

Nafarroako Hezkuntzan dauden sindikatu guztiek bat egin dute Nafarroako Gobernuari "kalitatezko eskola publiko bat" eskatzeko. Aurretik izandako gobernuek egindako murrizketak bertan behera uztea eta itun berri bat egitea eskatu diote.