Hezkuntza sisteman aldaketak eskatzeko greba eguna eta mobilizazioak egin ditu Ikamak

Ikama ikasle antolakundeak greba eguna eta mobilizazioak deitu ditu gaur Euskal Herria osoan "Hezkuntza sistema aldatzeko" lelopean. Iruñeko manifestazioa eguerdian abiatu da Nabarreria Plazatik. LOMLOE legea, ebaluazio sistemak ikastetxeetan segregazioa, ikasketen kostu ekonomikoa, Nafarroan euskararekin ezarritako zonifikazioa edota ikasleek pairatzen duten kontrol eta kriminalizazioa izan dute hizpide gaurko egunean Ikamakoek.