Hezkuntza Publikoaren Ituna batetzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari

Nafarroako Irakaskuntza Publikoa Hobetzeko Ituna sinatu duten sindikatuek Hezkuntza Departamenduaren aurrean elkartu dira gaur Gobernu foralak adostutakoa betetzeko eskatuz. Sindikatuen esanetan, abuztuan egindako mahai sektorialean sindikatuei jakinarazi zitzaien Departamentuak ez zuela asmorik ezartzeko bertan jasotako neurririk. Ordutik ez dute kontakturik izan. Datorren azaroaren 5an bilera bat eginen dute.