Hezkuntza erreforma gelditu lelopean, ikasle greba eta mobilizaziok egin dituzte gaur Ikasle Abertzaleak deituta

Hezkuntza erreforma eta hezkuntza sistemaren dekadentzia salatzeko, Ikasle greba eta mobilizazioak burutu dira gaur ikasle abertzaleak deituta. Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatuz, ehundaka pertsona batu dira mobilizazioetara Hego Euskal Herriko hiriburu zein herri ezberdinetan. Antolatzaileek ikasleriaren partehartzea goraipatu eta poliziaren bortizkeria salatu dute, batez ere, Gazteizko mobilizazioan atxilotutako 20 ikasleek jasandakoa.