Hezkuntza Departamentuak datorren ikasturterako hartutako neurriak berandu iritsi dira eta oso eskasak dira.
2020-ko abuztuak 21
Carlos Gimeno, Hezkuntza kontseilariak, eta Santos Indurain, Osasun kontseilariak emandako
prentsaurrekoak huts egin digu. Ekainean, kontingentzia-plan bat onartu zen, plantillen
gehikuntzarik eta espazio alternatiborik aurreikusten ez zuena, beste gabezia askoren artean, eta
orain neurri batzuk hartu dira, guztiz eskasak. Positiboa da jardunaldia jarraitua izatea Haur eta
Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietan, baina oraindik antolaketa-alderdi asko konpondu gabe
daude. Bestalde, Haur Hezkuntzako ratioa 25etik 20ra jaitsi da, baina ez da nahikoa egungo osasun
egoeran. Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan ratioak zeuden bezala geratuko dira; errefortzu
kontratazio batzuk baino ez dira eginen.
Irailean ikasturtea aurrez aurre eta segurtasunez hasteko berandu bada ere, ezinbestekoa da ahalik
eta azkarren plan bati ekitea, eskola publikoari espazio alternatiboak emateko eta hezkuntza etapa
guztietako ratioak jaisteko. Gobernuak hezkuntza eta osasuna lehenetsi behar ditu beste gastu
batzuen gainetik, adibidez, azpiegitura faraonikoena.
STEILAS