Herri mugimenduaren 10 urteko ibilbidea ospatuko dute Barañaingo Egunean
Bigarren urtez, Barañaingo Eguna ospatuko da larunbata honetan. Aurtengo leloa, “10 urte herria eginez” izango da.
2014-ko maiatzak 29
Barañaingo herri mugimenduaren adierazpen ezberdinak, kolektibo kulturalak eta herritarrak bildu egin dira Barañaingo Eguna antolatzeko eta 10 urtetan zehar egindako ibilbidea ospatzeko.
"Jai herrikoi, parekide eta parte hartzaileak egitea da gure helburua, herriaz eta gure jendeaz gozatzeko, eta norabide horretan egin dugu aurtengo egitaraua ere, herritik herriarentzat sortua", adierazi dute.
Barañaingo Eguneko edizioa berezia da aurtengoa, 10 urte daramatzatelako indarra batzen, herriko ohiturak eta aldarriak biltzen. “10 urte herria eginez” izango da leloa aurtengo Barañaingo Egunerako. "Gure 1. edizioko “Herria egiten” leloa hartu eta gure herriaren nortasuna eta ohiturak defendatzen 10 urte daramatzagula argi uzteko, aukeratu dugu “10 urte herria eginez” leloa", azpimarratu dute antolatzaileek.
Maiatzaren 31an izango da Barañaingo Eguna, baina ez da egun bakarrean izango. 10 urteak ospatzeko apustu berezia egin dute, egun gehiagotan ekimenak eginez, sorpresekin, programa handituz, pintxo astea handituz…
Hona hemen egitarau guztia:
Maiatzaren 26-31 Pintxo astea.
Maiatzak 29 19:30 Kontzertua udal plazan
Maiatzak 30 19:00 Dantza herrikoiak udal plazan + kalejirak trikitilariekin, albokariekin, dultzaineroekin… eta 19:30 kopla txapelketa
Maiatzak 31
10:00 Dianak txistulariekin, albokariekin, joaldunekin, gaitariekin. 10:00 Artisauen postuak. 11:00 Ikuskizuna Hariztirekin, bertso eskolarekin, Barañain kantuz-ekin eta konpartsarekin. 12:00 Herri krosa. 13:30 Kalejira trikis, Kantuz, Konpartsa. 14:30 Herri bazkaria (txartelak salgai Iratxo, Akelamendi eta Kaioan 16€). 17:30 Gazte olinpiadak. 17:30 BaraBatu batukadaren eta Igandea txarangaren emanaldia. 18:30 Jauziak. 18:30 Umeentzako aurpegi margoketa. 19:30-21:30 Dantzaldia Ttanttaka taldearen eskutik. 21:30 Larraindantza eta ondoren zezen suzkoa. 23:30-03:00: Dantzaldia Tanttaka taldearen eskutik.