Haur eskoletako hezitzaileek ratioak jaistea eta soldatak igotzea ozen aldarrikatu dute Iruñean

Maiatzaren 2tik greba mugagabean diren Nafarroako haur eskoletako hezitzaileek Iruñeko kaleak hartu dituzte gaur euren aldarrikapenak zabaltzeko. Gela bakoitzean dituzten umeen ratioak jaistea eta euren soldatak igotzea exijitzen dute greba honetan, eta administrazio publikoek gatazka honi irtenbide bat ematea eskatu dute.