Haur eskoletako greba mugagabea hasi da, %100ko gutxieneko zerbitzuekin hainbat tokietan

Nafarroako haur eskoletan greba mugagabea hasi da, eta polemikarekin. Hezitzaileen eskaerak umeen ratioak jeistea eta soldatak igotzea dira, baina grebara jo dutenean, hainbat tokietan Administrazioak ezarritako zerbitzu minimoak %100koak izan dira, eta horixe bera salatu egin dute Sarrigurengo haur eskolan. Ondoren, hainbat guraso protesta egin dute Hezkuntza Departamenduaren aurrean hezitzaileen eskaerak babestuz.