Haur eskoletako familiek zerbitzu duina eta publikoa aldarrikatu dute 0-3 hezkuntzarako

0-3 Plataformak antolatuta, gaur jolas eta aldarrikapen gunea bihurtu dute Antoniutti Parkea Nafarroako haur eskoletan garatzen ari den greba mugagabeari beste bultzada bat emateko asmoz. Gaurkoan, familiek hartu dute protagonismoa haur eskolak publikoak eta duinak eskatzeko eta langileei babesa eta elkartasuna adierazteko.