Hatortxurock Elkartasun Ekitaldia

Musika eta elkartasuna uztartzen ditu euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko Hatortxurock jaialdiak. Aurten, 11 talderen kontzertuez gain, Ibon Esteban berriro ere euren artean dutela ospatu ahal izan dute. CUPeko diputatu ohi David Fernandez eta Maider Ansa oholtza gainean izan dira, eta ohiko "Hator-hator" abestia Pello eta Luisillo (Vendetta), Zuriñe (Hesian), Unai (Eratu) eta Xabik (Kaotiko) data honetarako espreski egindako bertsioa egin dute.