HatortxuRock 29: Tatxers, Lendakaris Muertos, Goxua’n Salsa, Kop, Su Ta Gar, Unidad Alavesa…

2024-ko ekainak 26

Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa dira HTX29. edizioan arituko diren talde batzuk

Bi aste dira Hatortxu Rocken agurra iragarri zenetik, eta gaur abenduaren 28an Atarrabian eginen den azkenaurreko edizioaren lehenengo konfirmazioa irisi da. Gehiago gehituko zaizkie aurrerago ere iragarri dute.

Hatortxu jaialdiko ibilbide luze honetan lagun izan dituzten taldeak (Su Ta Gar, Kop edo Lendakaris Muertos) izanen dira, eta horiekin batera oholtzara lehen aldiz igoko diren beste hainbat (Tatxers, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Arena 6, Toc eta Unidad Alavesa).

Sarrerak, berriz salgai

HTXren azken edizioak aurkeztu ziren egunean salgai jarritako 3.000 bono 36 ordutan agortu ziren. Hori dela-eta, dagoeneko salgai jarri dituzte beste 2.000 bono, 105 euroko prezioan.

Era berean, Hatortxu 29rako sarrerak ere jarri dira eskura.

Gehiago