Hasi dira Iturrama auzoko jaiak

Arratsaldeko zuziriak hasiera eman die Iturramako jaiei. Ostiraletik igandera egitarau zabala eskainiko da adin guzitetarako. Auzoko jaietan edozein motatako erasorik ez direla onartuko argi utzi dute eta auzolanari esker jaiak aurrera ateratzea posible dela eskertu dute.