Haserrea eta kalean jarraitzeko determinazio osoa Altsasuko herritarren artean

Altsasuko gazteen kontrako epaia ezagutu eta gutxira, Sakanako herritarrak hasi dira mobilizatzen. Familia eta lagunei babesa eta elkartasuna adierazteko asmoz, manifestazio jendetsua egin da arratsaldean Altsasun, eta hurrengo egunetan kalera ateratzeko deia zabaldu dute. Ekainaren 16an Iruñean izanen den manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu dute.