#HartuTrena Kulturgileak ere euskal presoen eskubideen alde

SAREk abiatu duen dinamika honi beste bagoi bat gehitzera doazte kulturgintzaren bagoia. Horretarako, Udaberrian emango diote hasiera bagoi honi, apirilaren 16ean Donostian burutuko duten ekimenean. Horrela eskualde desberdinetatik pasako dira, eta udazkenean berriro ere denak Donostian elkartuko dira.