Harro jaso du Iruñeak Korrika, giro eta parte hartze paregabean

Korrikaren hirugarren egunean euskararen aldeko lasterketak Euskal Herriko hiriburua goitik behera zeharkatu du. Joseba Asiron alkateak ongi etorri eman dio Korrikari, eta euskararen ofizialtasunaren aldarria oso presente izan da egun osoan zehar.