Gutxienez 7 gazte atxilotu dituzte Iruñeko Txupinazoan izandako liskar txiki batengatik
Iruñeko Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak. Desorden publikoak eragitea leporatzen diete, aurtengo Sanferminetako Txupinazoan izandako liskar txiki batengatik. Sortuk atxiloketak salatu ditu. "Erregimena dago gaurko atxiloketen atzean", esan du.
2018-ko urriak 19
Gutxienez 7 dira Espainiako Poliziak gaur goizean egindako atxiloketak. Atxilotu guztiei uztailaren 6an Txupinazoan izandako liskar txiki batean parte hartu izana leporatzen diete. Egun horretan, ikurriña eta bestelako aldarrikapenak Udal Plazan sartu zirenean, gazte koadrila batzuen arteko liskar txiki bat eman zen, ondorio larririk gabe. Orain, Poliziak gutxienez 7 gazte atxilotu ditu. Desorden publikoak eragitea leporatzen diete.
“Erregimena dago gaurko atxiloketen atzean”
Sortuk gaur Iruñean izandako atxiloketak salatu ditu. Atxiloketa hauekin “Iruñeko eta Nafarroako aldaketa prozesuaren gurpilean makilan sartu nahi” dituztela kritika dute, eta “Nafarroa Foral eta espainolaren alderdiei” leporatu diete “bizikidetza” zailtzea.
“Aurrean izango gaituzte. Sortuk herritar sektorren ondoan jarraituko du. Eskuz esku lanean, auzolanean, Nafarroa libre eta burujabe batekin amets egiten duten guztiekin. Ultraeskuinaren eta sektore espainolista beligeranteen interes eta interferentzien gainetik”, esan du Sortuk.