“Gutun mezulariak” dispertsioaren hildako biktimen aitortzarako ekitaldia eginen du Etxeratek Gernikan

Datorren azaroaren 23an Gernikan ekitaldi bat egingo du Etxeratek sakabanaketaren biktimak aitortzeko "aurrera egiteko helburuarekin, baina beti ere gertatutakoa ahaztu gabe". “Gutun mezulariak” izango da ekimen honen izenburua, dispertsioak eragindako 16 biktimen aitortza lortzeko eta salbuespenezko politika honi amaiera emateko premia aldarrikatzeko helburua duena.

2019-ko azaroak 19

Datorren larunbatean Gernikan Etxeratek eginen duen “Gutun mezulariak” izeneko ekitaldia hitza eta musika uztartuko ditu hainbat gonbidatuen laguntzari esker.

Dispertsioaren biktimen senideekin eta euskal preso eta iheslari politikoen senideekin batera, eragile politiko, sozial eta sindikal desberdinen ordezkaritzak izango dira Gernikan.

Ekitaldi honen helburua “memoria eta dispertsioak eragindako 16 hildakoen aitortza aldarrikatzea” da, “herri honen bakea eta elkarbizitza lortzeko asmoarekin”. Indarrean dagoen “salbuespenezko espetxe politika hau” senideentzat kondena bat dela eta behin betiko egoera honekin amaitzea “ezinbestekoa” dela ziurtatu du Etxeratek.

Gernikako Lizeo aretoan eginen da ekitaldia, eta iragarri dutenez, dagoeneko aretoa beteta dago.

Gehiago