“Gure hirugarren semea izango da etxetik gertu eta euskaraz joanen dena haur eskolara”

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak Iruñeako haur eskoletan euskarazko eskaintza zabaltzeko behin behineko debekua bertan behera utzi eta pozik agertu da Itziar Luri, haur eskola hauetako batera eraman nahi duen ama batek. Pozik egon arren, oraindik lan asko egin behar dela uste du, "guraso askok oraindik euskaraz matrikulatzeko aukera hori etxetik urrun" dutela gogoraraziz.