“Gure haurrendako kalitatezko haur eskolak nahi baldin baditugu, bermantu behar ditugu”

Burlatako Hilarion Eslava ikastetxeko hezkuntza-komunitatea eta ikastetxearen inguruko haur eskoletako hezitzaileak manifestazio batean batu dira, salatzeko, Hezkuntza Sailak Hilarion Eslava ikastetxean 0-3 zikloa "inposatu" duela.