Guardia Zibilaren erabakiz Patxi Zamora Kontuz!-eko bozeramailea bere lanpostutik kaleratua izan da
Zamora 31 urtez egon izan da hegaldi laguntzaile moduan lan egiten, orain Guardia Zibilak bere lanpostutik kaleratzea erabaki du “ez gai” dela esanez. Inongo argudiorik edo arrazoirik gabe kaleratu dutela salatu du Kontuz!-eko bozeramaileak gaur goizean Katrakak-en eman duen prentsaurrekoan. Enpresak kaleratzea bidegabetzat jotzen duela azaldu du Zamorak, hala eta guztiz ere kaleratzea erabaki dutela esan du.
2018-ko urtarrilak 19
Prentsaurrekora hainbat komunikabide, lagun eta Kontuz!-eko kide gerturatu dira kasu honen berri izateko eta solidaritatea eskaintzeko. Zamorak bere kasua azaldu die parte desberdinei eta jasotako notifikazioak ere erakutsi egin ditu. Desinformazio hodei batetan bizi da Zamora, izan ere ez daki zer dela eta kaleratu duten enpresatik. “Ez nau enpresak kaleratu, Guardia Zibileko kargu batek kaleratu egin nau” azpimarratu du bozeramaileak prentsaurrekoan zehar.
Hegaldi laguntzaile da Zamora eta aireportutan txartel bat erabili izan du 31 urtez, periodikoki berritu beharra dagoena. Oposizio batzuk gaindituz lortu zuen bere lanpostua. Baina orain Guardia Zibilak abioietara sartu ahal izateko baimena kendu dio “ez gai” dela esanaz. Momentuz Zamorak ez daki nork sustatu izan ahal duen kaleratze erabaki hau, baina Nafarroako Kutxan gertatutakoa salatzeagatik eta hauteskundeetara aurkezteagatik uste du Zamorak izan daitekeela kaleratze honen arrazoi nagusia.
“Barne Ministerioaren kontrako salaketa jarri dugu, oinarrizko eskubideak urratzen dituen erabakia baita”, azaldu du bozeramailek. Gertatutako “jazarpen ideologiko argia” dela uste du Kontuz!-ek eta arbitrariotasun osoz eta inongo azalpenik eman gabeko erabakia dela gaineratu dute. Ekimen juridikoez gain bestelako ekimenak prestatzen ari direla azaldu dute eta erakunde desberdinetan kasua azalduko dutela plazaratu dute.
“Zitalkeria honek lanean jarraitzeko grina piztu digu”, aldarrikatu du Zamorak. Ustelkeria kasutzat jotzen du bere kaleratzea, izan ere zerbitzu publikoen erabilera gizartea mintzeko ustelkeria ere direla salatu egin du. Manifestu bat idatziko dutela argitu dute, kazetariek sina dezaten babes modura. Baita, kasu hau alderdi Nafarroako alderdi politiko desberdinei aurkeztuko dutela gaineratu du Zamorak, haien iritzia eta babesa lortzearren.
Kontuz!-ek elkartasuna, argia eta takigrafoak eskatu ditu ustelkeria kasu honen aurrean. Lan egiten jarraituko dutela adierazi du Zamorak eta gogoekin hartu du ibili behar duen bidea. “Bihotzez eskerrik asko eta borroka hau irabaziko dugu!”, aldarrikatu du irribarretsu.