Greban daude Lekunberriko Agrozumo enpresako langileak kontziliazioa eragozten duen malgutasunaren aurka
Atzo izan zen deitutako 4 egunetako lehen greba eguna, baina otsailaren 15etik aurrera greba mugagabea egingo dute akordiorik ez badago, enpresak lan-hitzarmenaren negoziazioa blokeatu duelako.
2022-ko otsailak 2
Agrozumos Lekunberrin dagoen enpresa da, eta 120 pertsona inguruk egiten dute lan bertan. Batez ere zukuak egiten ditu, eta pandemia hasi zenetik, enpresa horren irabaziak nabarmen handitzen ari dira.
Hitzarmenaren negoziazioa enpresak blokeatu duenez, lau greba egun deitu dira, eta atzo izan zen lehenengoa. Gatazka konpontzen ez bada, otsailaren 15ean greba mugagabea hasiko da.
ELA sindikatuak adierazi duenez “langileen arazo nagusia malgutasun handia da, kontziliazioa eragozten baitu”. Sindikatuaren esanetan zuzendaritzaren malgutasuna “izugarria da” eta langileen bizitza enpresatik kanpo baldintzatzen du. “Zenbait egoeratan, langileek ez dakite ostiralean zein izango den beren lan-txanda hurrengo astean edo zein egunetan lan egingo duten”, salatu dute.
Hitzarmena negoziatzean, enpresako zuzendaritzak eragotzi egin du edozein akordio, ez baitu malgutasuna arautu nahi, eta, horregatik, langileek arrakastaz egin dute bat deitutako grebarekin.