Gorka Urbizu ere izanen da Etxarriko “Zama doinuz arindu II” Elkartasun Jaialdian
Azken uneko sorpresa izan da Berri Txarreko abeslariaren presentziaren baieztapena. Sare Herritarrak antolatzen duen jaialdi honen helburua sakanabaketak Etxarri Aranazko senide eta lagunei eragiten dien zama arintzea da.
2017-ko urtarrilak 4
“Zama doinuz arindu II” Elkartasun Jaialdiko antolatzaileek azken orduko sorpresa bat iragarri dute. Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko musikariak ere bere aletxoa jarriko du eta beraz, urtarrilaren 15ean, Etxarri Aranazko Kultur Etxean izanen diren bi emanalditan (18:00tan eta 20:00tan) parte hartuko du. Berarekin batera Fermin Valencia, La Chula Potra, Fran-Zuriñe Hesian, Hutsun, Gozategi, Anje Duhalde, El Deseo del Doctor eta Zopilotes Txirriaus igoko dira oholtzara.
Sare Herritarrak antolatzen duen jaialdi honek dispertsioak Etxarriko senide eta lagunei eragiten dien zama arintzeko asmoa du eta bide batez, “dispertsioaren eta espetxe politika anker horren kontrako aldarri” egitea du helburu.
Jaialdirako sarreren salmenta azkar batean doa. 18:00etarako emanaldirako sarrerak agortu dira dagoeneko. 20:00etako emanaldirako bakarrik geratzen dira sarrerak. Etxarri Aranazko Udaleko web orrian daude salgai edo Xapatero eta Leku Ona tabernetan.