Gora Gasteiz, Izan kolore!

2016-ko uztailak 4

Dokumentalak, 2014ko uda eta gero, Gora Gasteiz ekimena nola sortu zen azaltzen du. Hiriko auzokideen

elkarbizitza gainbeheratzen zuten adierazpen arrazistei eta xenofobei aurre egiteko, Gasteizen herri mugimendua

jaio zen. Mugimendu honek gizarte, kultura, arte, kirol… esparruetako eragile desberdinak bateratu zituen. Modu

positibo batean gai izan zen aldarrikatzen genuen hiri anitza, solidarioa eta bidezkoa erakusteko, Apirilak 18a

nabarmenduz. Egun horretan hiriaren txoko guztiak kolorez bete ziren eta nahi dugun Gasteiz irekia eta atsegina

erakutsiz.

Dokumentala, pertsona nabarmen desberdinei egindako elkarrizketen bitartez garatzen da ( ​ (Karmele Jaio, Blanca

Urgell, Unax Ugalde, José Ángel Cuerda, Iban Zaldua, Juan Ibarrondo, Iñaki Iriondo, Pascal Dione …), herri

mugimenduan honetan parte hartutako aktibistekin batera. Partaiden guztien hausnarketen eskutik, Gasteizen

gertatutako borrokaren oroitzapena beste aldarrikapen askoren izpia izan dadila lortu nahi da.

Gehiago