‘Goizuetarrok ere hemen gaude’ festa antolatu dute otsailaren 11n

Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera emateko eginen dute festa Goizuetan.

2017-ko otsailak 8

Ekainean herri galdeketa egiteko beharrezko sinadura bilketari bukaera emateko otsailaren 11n, ‘Goizuetarrok ere hemen gaude’ festa antolatu dute Goizuetan, Gure Esku Dago ekimenaren eskutik. Larunbat arratsaldeko 5etan hasita ikastolako atarian mural margoketa umeentzat, eskulanak, txokolatada, dantzaldia, argazki murala eta sinadura bilketa eginen dute eta 21:30ean herri afaria Umore Onan. Txartelak Amaia kafetegian salgai daude, 15 eurotan.

Gehiago