Gladys del Estal gogoratu zuten Tuteran bere hilketaren 42. urteurrenean

Bardenas Libres taldeak deituta, Gladys del Estal gogoratu zuten Erriberako hiriburuan pasa den ostegunean, bere hilketaren 42. urteurrenean. 1979ko ekainaren 3an, Bardetako Tiro Eremua eta nuklearren aurkako protesta baketsu batean, Donostiako gaztea hil zuen tiroz guardia zibil batek poliziaren oldarri batean.