Gerrak eta gastu militarraren aurka Iruñean, Ukraniako inbasioaren II. urteurrenean

Gaur, Ukrainako gerra hasi zenetik bi urte betetzen direla, Gerrarik Ez plataformak elkarretaratzea egin du udaletxeko plazan. Bertan, gerraren eta militarismoaren aurkako aldarrikapenak egin dituzte. Gainera, Pablo Gonzalezen atxiloketa eta Gazako genozidioa salatu dute, eta Sahara Marokoren menpe gelditu zenetik 48 urte igaro direla gogorarazi dute ere bai.